XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALOKAIRUAK. MATERIALAK. FURGONETAK-AUTOKARABANAK

Bada beste ideia majo bat etxea zurekin daramazula bidaiatzeko, furgoneta alokatzearena alegia; ez da oso merkea, baina, talde bat osatzen baduzue, prezioak ez dira hainbeste igotzen eta abantail asko ditu: elkarbizitzea, independentzia, mugikortasuna...... e. a.

Kanpinerako prestaturiko furgonetak izaten dira autokarabanak hizkuntza teknikoan ia inoren beharrik izan gabe, batetik bestera ibili ahal izango zara, beharrezko zerbitzu guztiak bertan izaten bait dituzte: sukaldea, dutxa, komuna, hozkailua, harraska, mahaiak eta oheak 6-8 lagunetzat, edukieraren arabera.

Ezagutu nahi dituzun tokiei buruzko informazio zehatza, mapa egokiak eta gidatzeko prest dagoen norbait aurkituz gero, kuadrilan egun politak igarotzeko aukera izango duzu.

Hona hemen, horrelako zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeak: - BIZKAIAN 6/8 plazetako autokarabanak. Prezioak: Goi-Sasoian: 15.500 pzta eguneko.

Behe-Sasoian: 13.500 pzta. eguneko.

4/6 plazetako autokarabanak. Prezioak: Goi-Sasoian: 13.500 pzta eguneko.

Behe-Sasoian: 11.500 pzta. eguneko.

Aipaturiko prezioei B.E.Z. eta asegurua gehitu behar zaie.

5 plazetako autokarabana. Prezioak: Goi-Sasoian: 15.500 pzta eguneko.

Behe-Sasoian: 11.500 pzta. eguneko.

6 plazetako autokarabana. Prezioak: Goi-Sasoian: 17.500 pzta eguneko.

Behe-Sasoian: 11.500 pzta. eguneko.

B.E.Z. eta asegurua aipaturiko prezioetan barne daude kasu guztietan.

Asteburuetarako prezio bereziak dauzkate.